Bilerroko software-aktiboen ekosistemak aukera ematen du sistema txertatuak bizkortasun eta fidagarritasun handiagoz ezartzeko proiektuei ekiteko, bezeroei integrazio eraginkorragoak bermatuz, bai denborari bai kostuari dagokionez
Bilerrok 25 urte baino gehiagoko ibilbidea du trenbideen sektorean sartutako sistemak integratzeko proiektuak arrakastaz osatzen. Horien artean, tren-tren eta tren-lur plataformen arteko komunikazioak kudeatzeko sistemak, bidaiariari informazioa ematekoak, entretenimendukoak edo CCTVkoak nabarmendu ditzakegu, besteak beste. Integrazio-proiektuetan egindako ibilbide luze honetan, ezagutza eta esperientzia zabala lortu dugu, eta, horri esker, trenbide-testuinguruan eskatzen diren kalitate-estandar zorrotzak betetzen dituzten software-aktiboak garatu ahal izan ditugu.
Horrek erraztu egiten du ondorengo integrazio-proiektuetan erabiltzea, eta nabarmen murrizten du zerotik abiarazitako ezarpenei ekiteko beharra. Integrazioak puntu aurreratu batetik hasteak onura handiak ekartzen dizkie gure bezeroei, eta proiektuak modu eraginkorragoan konpontzeko aukera ematen digu, bai denborari bai kostuei dagokienez.
Software aktiboak sistema txertatuak integratzeko proiektuei aurre egiteko aukera ematen digun ekosistemaren parte dira. Ekosistema horretan hainbat elementu daude, behar bezala egokituta eta pertsonalizatuta:
- Microserbitzuak: Bilerrok ezarritako diseinu-ereduak betez garatutako aplikazioak dira. Integrazio eraginkor eta seguruko ekosistema baten parte dira. Mikrozerbitzu horiek hurrengo proiektuetan erabiltzeko eta bezero bakoitzaren behar espezifikoetara egokitzeko helburua dute, eta horrek eraginkortasun handiagoa ematen du, bai denborari bai kostuei dagokienez.
- Osagai kustomizatuak: Hirugarrenen zerbitzuak edo aplikazioak dira, aurrez definitutako patroi batzuen arabera parametrizatzen direnak. Osagai horiek Bilerroko ekosisteman aldez aurretik kustomizatzeak eta integratzeak integrazioan efizientzia eta azkartasuna ematen dio bezeroari, eta hori ezinezkoa izango litzateke kodea zerotik ezarri beharko balitz.
- Sistema eragile txertatuak: Gure sistema eragile txertatuak egokituz lortzen ditugun baliabideen erabilera optimizatzeak integrazio bakoitzean ekipamendu eraginkorrena hautatzea ahalbidetzen digu. Gure osagaiak hardwaretik erabat aldentzeko moduan garatzen ditugu, eta horrek produktuen katalogo ireki bat izateko aukera ematen digu, zaharkitzapenen kudeaketa arinarekin. Horrek balio diferentzial handia ematen digu merkatuan, gure bezeroek asko estimatzen eta baloratzen dutena, produktu jabedunekin sistema txertatuen fabrikatzaileen aldean.
- Datuak edo egoerak biltegiratzeko egitura estandarizatuak: Gure datu-ereduak diseinatzen eta optimizatzen ditugu proiektuetan lortutako esperientzian oinarrituta, sistema txertatuek eskatutako datuen tratamenduaren eraginkortasuna eta trinkotasuna lortuz.
- Parametrizazio-patroiak: Dagoeneko parametrizatuta eta aurrez konfiguratuta dagoen kodea erabiltzea eta hedatzea eraginkorragoa, bideragarriagoa eta fidagarriagoa da, aldez aurretik homologatuta dauden oinarrizko portaerak dituzten elementuetatik abiatzen baita.
- Tresna digitalen gordailua: Sistemak ezartzeko, jarduteko eta mantentzeko zereginetan laguntza ematera bideratutako tresna digitalak dira. Besteak beste, Remote Management System (RMS) plataformak eta ik-Route tresnak aukera ematen dute gure sistemak modu seguruan hedatzeko, konfiguratzeko, gainbegiratzeko eta eguneratzeko, bai modu lokalean, bai urrutitik. Bestalde, Analytic-based Maintenance Service (AMS) plataformak gainerako tresnak indartzen ditu analitika prediktiboaren bidez.
Software aktibo horiek lehiarako abantaila dira Bilerrorentzat, eskatutako integrazioen bideragarritasun teknikoa eta arintasuna bermatzeko orduan, eta oso integratzaile lehiakorra gara, batez ere birmoldatze- eta berrerabiltze-osagai handia duten proiektuetan.
Azken batean, lehia-balioaren proposamen bat eskaintzen dugu, gure software-aktiboetan eta sistema txertatuetako proiektuen integrazioan izandako esperientzian oinarrituta dagoena, eta Bilerro integrazio-proiektu konplexuak eraginkortasunez eta bideragarritasunez gauzatzeko aukera ezin hobea da.
Asier Martínezek, Bilerroko softwarea garatzeko saileko arduradunak, idatzia