ES | EN | EU
Berrietara itzuli

Bilerrok mantentze aurreratuko zerbitzuak eskaintzen dizkio Talgori, bere trenak eraginkorragoak izateko eta bidaiariei zerbitzu hobea emateko.

Bilerrok mantentze aurreratuko zerbitzuak eskaintzen dizkio Talgori, bere trenak eraginkorragoak izateko eta bidaiariei zerbitzu hobea emateko.

Konpainiak 5G Euskadin parte hartzen du, lurraldeko lehen 5G proiektu pilotuan. Proiektu horren helburua euskal enpresa eta zentro teknologiko nagusien berrikuntza eta eraldaketa industriala sustatzea da. Proiektuaren esparruan, Bilerrok 5Gri datxezkion banda-zabaleraren, latentziaren eta konputazioaren gaitasunak probatzen ditu, aurreko teknologien aldean. Horri esker, trena hornitzen duten sistema guztien eta, are gehiago, lanean ari den flota osoaren portaera denbora errealean ezagutzeko aukera izango da.

Trenen operazioan ikuspegi digitala txertatzeak matxurengatiko ustekabeko geralekuak minimizatzea, mantentze-geralekuen plangintza hobetzea, konponketa- eta ikuskapen-denbora murriztea eta trenaren bizi-zikloa etengabe hobetzea dakar, besteak beste.

Horrela, Bilerrok 5G Euskadin parte hartzeari esker, bezeroen beharrei erantzun aurreratuena ematen jarraituko da, Talgoren gisako enpresetan 4G aplikazioarekin egin izan duen bezala. Izan ere, harentzat trenen urruneko mantentze-lanen proiektu bat garatu du, tren-konpainiaren eraldaketa digitala ekarri duena.

Zehazki, Bilerrok datuak masiboki hartzeko IoT programa bat inplementatu du, segundoko 30.000 aldagai hartuz 300 km/h-ko abiaduran mugitzen diren trenetan, eta datuen analitika aplikatu du, analisi deskriptiboa eta prediktiboa eginez. Horrek guztiak aukera ematen dio Talgori bere trenen egoera ezagutzeko eta izan daitezkeen akatsak aurreikusteko, unitateen erabilgarritasuna handituz eta mantentze-kostuak minimizatuz.

Orain, 5G Euskadin parte hartzeari esker Bilerrok 5Gn egindako aurrerapenek eta ezagutzek 4Gn eta beste teknologia batzuetan egindako proiektuen irismena zabaltzea ekarriko dutela espero da.

Azkenengo berriak