Etorkizuneko Fabrikarako EDGE eta Cloud arkitektura hibrido orekatuetan ikertzea (ZE-2020/00017)
EDGE4FoF Etxetar lideratutako proiektua da, eta bertan parte hartzen du Fagor Automation, Gaindu, Bilerro, Aingura IIoT, Titanium eta Makina-erreminten, Osagarrien, Osagaien eta Erreminten Fabrikatzaileen Espainiako Elkartearekin batera (AFM).
Proiektua HAZITEK PROGRAMAREN 2020ko deialdiaren barruan dago eta 2020-2022 urteetan garatu egin da.
Konektatutako gailuek gero eta konputazio-ahalmen handiagoa dute, batez ere teknologia gero eta merkeagoa delako eta hardware modernoenak eraginkortasun energetikoa hobetzen dutelako. Tradizionalki gaitasun konputazionalak erabiltzeko ahalmena ez zuten gailu eta sistemen hazkunde honek, kontsumoa eta datuen sorkuntza handitzeaz gain, sare osoan hedatutako gailuen gaitasun berri horiei etekina ateratzen dieten konputazio-eredu berrien agerpenari ere lagundu du. Hemen, Edge Computing edo Fog Computing bezalako kontzeptuek hartu dute indarra.
Helburu nagusia EDGE/Cloud Computing-en erreferentziazko arkitektura hibrido berriaren ikerketa eta proposamena da. Horretarako partzuergoaren lehiakortasunean inpaktu duten egoerak bultzatuko dira, inbertsioaren eta ustiapenaren hainbat puntuetatik ekin ahal direnak eta produktu/zerbitzu aurreratuen garapena ahalbidetzen durenak, etorkizuneko fabrikari kargak automatikoki kudeatzeko irtenbideak eskaintzeko. Honek, enpresa parte-hartzaileak paradigma berriaren lider gisa kokatzen du.