ES | EN | EU
Berrietara itzuli

Irish Rail DART EMU, gauzatze-fasean

2020an, Tokyu Car fabrikatzaile japoniarraren EMU 85xx seriea osatzen duten 17 trenen (68 auto) bidaiarientzako informazio-sistema berritzeko nazioarteko lizitazioaren esleipenduna izan zen Bilerro. DART (Dublin Area Rapid Transit) unitate elektrikoak dira.

Gauzatzen ari den proiektuak barne hartzen ditu bidaiariarentzako informazio-sistemaren diseinua, beharrezko ekipamendua eta dagoen teknologiarekin integratzea, instalazioarekin batera.

Proiektuaren ezaugarri eta funtzionalitate garrantzitsuenetako bat da TFT pantailen teknologia ezartzea geltokiak iragartzeko, autoei gaitasun berriak emanez, joan-etorrietan abisuak, mezuak, publizitatea eta abar modu erabat automatizatuan pertsonalizatzeko. Era berean, Wifi Akoplamendu Sistema bat ezarri da trenen artean, datuak unitateen artean pasatzeko.

2021eko azaroan, Bilerrok lehen trena jarri zuen martxan, eta 2022ko martxoan, tren horretan bertan, Irish Railen CCTV Sistema txertatuarekiko integrazioa inplementatu zen. Eta 2022ko irailean 7 tren-unitate instalatu dira guztira, eta gaur egun guztiak bidaiariei zerbitzua ematen ari dira.

Proiektuak bilakaera egokia du eta Irish Railek bere flotarik adierazgarriena eguneratuta izatea ahalbidetuko du, merkatuko azken teknologia emanez eta trenei tren-lurreko komunikazioez hornituz mantentze-lanak optimizatzeko.

Azkenengo berriak