ES | EN | EU
Volver Berrikuntzara itzuli

FEDGWARE

Full Adapptive service middleware for edge federation (nº ZL-2023/00763, ZL-2024/00660)

FEDGWARE Bilerro lideratutako proiektua da, ORMAZABALekin batera bertan parte hartuz. Proiektua HAZITEK PROGRAMAREN barruan dago eta 2023 – 2024 urteetan garatu egin da.

FEDGWAREren helburu nagusia da eredu berri bat sortzea edge-an datu industrialak koordinatu eta tratatzeko, datuak biltzeaz arduratzen diren gailuei autonomia eta adimena emanez. Horretarako, middleware baten garapena proposatzen du, agregazio eta kalkulu-ahalmena duten Edge nodo desberdinen arteko federazioa ahalbidetzeaz arduratuko dena. Tresna honek multzo osoari datuak prozesatzeko gaitasuna ematen dio, erabakiak eraginkortasunez eta denbora errealean hartu ahal izateko, beharrezkoa den tokietan. Soluzio berri hau balidatzeko, energia-sektorean erabilera-kasua abian jarriko da, ingurune heterogeneoei, izaera banatuari eta denbora errealeko konputazio-beharrei aurre egin behar dien sektorea. FEDGWARE proiektuaren helburu nagusia middleware federatu eta deszentralizatu bat diseinatzea eta garatzea da, koordinatzen dituen edge nodoetan analitika eta adimena aplikatu ahal izateko.

Honela, federazioa osatzen duten nodoetako bakoitza elkarrekin komunikatu ahal izango da, eta une horretan erabiltzen ari ez diren datuak eta konputazio-baliabideak partekatu ahal izango dituzte, modu seguru eta eraginkorrean. Horretarako, Know How sortzeko beharra dago, baita garapen berriak ere, proiektuaren fase bakoitzean parte hartzen duten teknologiekin lotuta.